2013-09-17

El 18 de noviembre en la AN tendrá lugar el juicio por los tartazos contra el TAV

AHTren AURKAKO TARTAKADAK YOLANDA BARCINARI: Entzutegi Nazionalak epaiketa azaroaren 18rako ezartzen du 5 eta 9 urte arteko kartzela zigor eskaerekin.
Bideoa: Tartalariekin Elkarrizketa (Ateak Ireki) 
Elkartasun Manifestua: Sinatu! 

Gogoratuko duzuenez, 2011ko urriaren 27an, Mugitu!, AHTren aurkako desobedientzia mugimenduko hainbat kidek Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria tartakatu zuten, Pirinioetako Lan Elkarteak Okzitaniako Tolosan, ospatzen ari zen osoko bilkuran ((Ikusi Bideoa). Protesta ekintza honek Yolanda Barcina salatzea helburu izan zuen, une hartan Tolousen, bera baitzen, AHTren inposaketaren Euskal Herriko arduradun nagusiena. Duela gutxi, Entzutegi Nazionalak auzipeturiko lau pertsonen aurkako epaiketa azaroaren 18rako ezarri du, hauek, Auzitegi Gorenean helegitea sarturik duten arren eta helegitea onartuko dien edo ez, Gorenaren erantzunaren zain daudela. Prentsaurrekoaren testua
(más abajo en castellano)
Auzipeturiko lauetatik hiruri “agintearen aurkako atentatuaren zuzeneko egile” izatea leporatzen zaie eta laugarrenari “beharrezko laguntzailea” izatearena. Lau auzipetu hauen aurkako zigor eskaerak bai fiskalak, bai Yolanda Barcinaren akusazio partikularrak egiten dituena hauexek dira:

- Eskaera fiskala: 5 urteko kartzela eta 2.700 €ko isuna auzipetu bakoitzarendako.
- Barcinaren akusazio partikularraren eskaera: 6 urte eta 3.600 €ko isuna hiru auzipetuendako eta 9 urte eta 5.400 €ko isuna laugarren auzipetuarendako, Nafarroako herri txiki bateko zinegotzia izanik “agintari izatearen egoeraz baliatzearen larrigarriarekin”.

Abiadura Handiko Trena ekologikoki proiektu suntsitzailea da eta ekonomikoki ruinosoa. Energia xahutzaile itzela da eta ingurunearen txikitzailea. AHTk lurraldearen zentralizazioa herri erraldoien inguruan areagotzen du herri txiki eta hiri ertainen kaltetan. Hiper mugikortasuna sustatzen du eta elitista hutsa da: herritarren gehiengoak oso gutxi erabiltzen du edo batere ez, eta gutxiengo batek baino ez du maiztasun batekin erabiltzen. Gainera, AHT bezalako lan erraldoiek baliabide publikoen xahuketa izugarria suposatzen dute eta gaur egun pairatzen ditugun murrizketa sozialen erantzule zuzenak dira.
Hau gutxi balitz, buruzagi klaseak 25 urte daramatza proiektu honen kostu ekonomiko, sozial eta ekologikoak ezkutatuz. Proiektuaren ustezko ontasunez gezurretan aritu da, AHTren aurkaritza irainduz eta askotan kriminalizatuz, eta kasu gehiegitan jukutriaz aberastu da, Bárcenasen paperak erakusten duten moduan. Yolanda Barcina anderea larderia eta iruzur jarrera etengabe honen adierazle nabarmenetakoa dugu.
Honela bada, buruzagien tartakatze herrikoia erabat zilegi eta ulergarri dela uste dugu. Batez ere, Yolanda Barcinaren kasuan bezala, AHT inposatu, kalteak ezkutatu eta benetako eragin ekonomiko eta sozialen inguruan gezurra esan dutenean. Aldiz, lau auzipetuen aurka eskatzen diren 5 eta 9 urte arteko kartzela zigorrak oso larriak eta neurrigabeak direla salatzen dugu, mendebaldeko inongo herritan parerik ez dutenak. Horren ordez, antzeko tarta jaurtiketek oso ondorio legal arinak izaten dituzte, izatekotan, eta hutsegite epaiketa batean bukatzen dira. Hau guzia, Justiziak politikari gezurti eta ustelekin agertzen duen eskuzabaltasunarekin kontrastatzen du, kasu gehienetan absolbitzen baititu.

Honegatik guziagatik, Yolanda Barcinaren aurpegia gozotzeagatik Entzutegi Nazionalean lau pertsona hauen aurka hasiriko prozesuaren artxibatzea exijitzen dugu, hala nola, Abiadura Handiko Trenaren lan guzien berehalako gelditzea. Alde guzietatik begiratuta, ekintza hau, Tolousen epaitua beharko zuen, gertakarien tokian. Horrexegatik, prozesu honek “injustizia penalaren” elementu guziak biltzen dituela esaten dugu, Entzutegi Nazionala bezalako salbuespenezko epaitegien erabilerarekin. Honela, disidentzia oro jazartu eta desobedientzia zibila kriminalizatzeko geroz eta zigor kode errepresiboagoak aplikatzen dituzte. Prozesu hau, jendeari kontzientzia hartzeko balio izatea nahiko genuke, AHT beharrezko ez izateaz gain erabat kaltegarria dela jabetzeko, hain zuzen ere, bestelako azpiegitura megalomano eta suntsitzaileak diren moduan.

Tartalarien sostengurako eta epaiketaren salaketarako kanpainaren indartzea:
Epaiketari begira, uda aurretik abiatu genuen kanpaina urria eta azaroa bitartean indartuko dugu. Herritarrak kanpaina honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu, beraiek deritzoten erarik egokienean: komunikabideetara idatziz, tartalariekin hitzaldiak antolatuz, laguntza ekonomikorako ekimenak sustatuz (kontzertuak, zozketak...), elkartasun manifestua atxikimendu indibidual eta kolektiboak eginez, diruz lagunduz, e.a. (Manifestua: frantsesa, ingeleraz)
Prestaturiko ekimenen artean, azaroan burutuko ditugunak nabarmendu nahi ditugu:
- Azaroaren 7an, ostegunarekin: protesta elkarretaratzea Iruñean, Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) osoko bilkuraren aurrean. Orain dela bi urteko kongresuan, oroituko duzuenez, AHTren aurkako Yolanda Barcinaren tartakatzea izan zen.
- Azaroaren 12an, asteartearekin: elkartasun ekintza eta elkarretaratzeen jardunaldi deszentralizatua.
- Azaroaren 16an, larunbatarekin: Manifestazio nazionala Iruñean.
- Azaroaren 18an, astelehenarekin: epaiketa eta elkarretaratzea Entzutegi Nazionalean (San Fernando de Henareseko Salan, Madril).

Abiadura Handiko Trenik Ez
Tartalarien aurkako prozesua itxi

Desobedientzia ez da delitua

Laguntza ekonomikoa:
3035.0068.08.0680058591
Harremana:
Tlfnoa: (0034)654480589

Argibide gehiago:


Iruñean, 2013ko irailaren 17an


TARTAZOS CONTRA EL TAV A YOLANDA BARCINA
La Audiencia Nacional fija el juicio para el 18 de noviembre
con peticiones de 5 a 9 años de prisión
Como se recordará, El 27 de octubre de 2011, varias personas integrantes en el movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! realizaron una acción en la que se “entartó” a la Presidenta de Navarra, Yolanda Barcina, en el transcurso de una sesión plenaria de la Comunidad de Trabajo de los Pirineos, en la ciudad de Toulouse. La acción de protesta realizada tenía como objetivo denunciar a Yolanda Barcina, como principal responsable presente en aquella reunión, de la imposición del Tren de Alta Velocidad en Euskal Herria, que desde sus orígenes ha suscitado una amplia oposición. Recientemente, la Audiencia Nacional ha fijado para el próximo 18 de noviembre la celebración del juicio a las cuatro personas encausadas, a pesar de que los abogados de la defensa hayan recurrido al Tribunal Supremo y estén a la espera de una respuesta por su parte a este recurso.

A tres de los cuatro imputados se les acusa de ser “autores materiales de atentado contra la autoridad” y al cuarto “en concepto de cooperador necesario” en dicho atentado. Las demandas a cada uno de los cuatro encausados, tanto por parte de la fiscalía como por parte de la acusación particular de Yolanda Barcina son las siguientes:

- Petición fiscal: 5 años de cárcel y 2.700€ de multa a cada uno de los cuatro encausados.
- Petición de la acusación particular de Barcina: 6 años y 3.600€ de multa a tres de los cuatro imputados además de 9 años y una multa de 5.400€ a uno de los cuatro por “el agravante de prevalerse de su condición de autoridad” al ser concejal de un pequeño pueblo de Navarra.

El Tren de Alta Velocidad es un proyecto ecológicamente devastador y económicamente ruinoso. Gran despilfarrador de energía, destructor del entorno, el TAV acrecienta la centralización del territorio en las grandes urbes en detrimento de los pueblos pequeños y ciudades medianas, fomenta la hiper movilidad y es elitista: la mayor parte de los ciudadanos lo utilizan muy poco o nada, y sólo una minoría se sirve de él con cierta frecuencia. Además, las grandes obras como el TAV suponen un enorme derroche de recursos públicos y son uno de los motivos de los fuertes recortes sociales que padecemos.
Por si fuera poco, la clase dirigente ha ocultado a sabiendas durante los últimos veinticinco años el coste social, económico y ecológico del proyecto; se ha dedicado a mentir sobre sus supuestas bondades, ha insultado cuando no ha criminalizado a la oposición al TAV allí donde ésta se ha manifestado, y en muchos casos se ha enriquecido fraudulentamente como lo demuestran los papeles de Bárcenas. Yolanda Barcina representa a la perfección esta actitud de prepotencia y engaño permanente.
Así pues, consideramos que acciones populares como el “entartado” de dirigentes que, como Yolanda Barcina, son responsables de haber impuesto el TAV ocultando sus efectos nocivos, así como de haber mentido sobre su verdadero impacto económico y social, son perfectamente legítimas y comprensibles como forma de protesta justa contra el TAV. En cambio, denunciamos que la gravedad y la absoluta desproporción de las penas de 5 a 9 años de prisión solicitadas contra estas cuatro personas no tienen parangón en ningún país occidental, puesto que acciones similares de lanzamiento de tartas a las autoridades apenas suelen tener consecuencias legales y son como mucho objeto de juicios de faltas. Todo ello contrasta vergonzosamente con la “magnanimidad”que muestra la Justicia con los políticos embusteros y corruptos, absueltos en la mayoría de los casos.

Por todo ello, exigimos la paralización de las obras del Tren de Alta Velocidad y el archivo del proceso incoado en la Audiencia Nacional contra estas cuatro personas por endulzar con tartas el rostro de Yolanda Barcina. Este es un asunto que, en todo caso, debiera haberse juzgado en Toulouse. Podemos por tanto afirmar que este proceso reúne todos los elementos propios de la “injusticia penal”, como son la utilización de tribunales de excepción como la Audiencia Nacional para reprimir la disidencia social y la aplicación de códigos penales cada vez más represivos para criminalizar la desobediencia civil. Queremos que el final de este proceso sirva de toma de conciencia respecto a lo innecesario y dañino del TAV, y de otras infraestructuras igualmente megalómanas y destructoras.

Intensificación de la campaña de apoyo a los tartalaris y de denuncia del juicio:
La campaña iniciada antes del verano se intensificará en los meses de octubre y noviembre, previos al juicio. Animamos a la población a participar de la manera que crea más conveniente: tomando parte en las dinámicas propuestas; escribiendo a los medios de comunicación; organizando charlas con los “tartalaris”; promoviendo iniciativas de apoyo económico (conciertos, sorteos...); adhiriéndose individual y colectivamente al manifiesto de solidaridad (también en francés, e inglés) apoyando económicamente; etc...
Entre las actividades programadas destacamos las que se celebrarán en el mes de Noviembre:
- El día 7, jueves: Concentración de protesta ante la sesión plenaria de la CTP en Iruñea. Recordemos que hace dos años en el congreso de esta organización celebrado en Toulouse se realizó el entartamiento anti TAV de Yolanda Barcina.
- El día 12, martes: Jornada descentralizada de acciones y concentraciones de solidaridad.
- El día 16, sábado: Manifestación a nivel de Euskal Herria en Iruñea.
- El día 18, lunes: Juicio y concentración en la Audiencia Nacional (Sala de San Fernando de Henares, Madrid).

No al Tren de Alta Velocidad
Fin del proceso contra los cuatro tartalaris

La desobediencia no es delito

Apoyo económico:
3035.0068.08.0680058591

Contacto:
Tlfno: (0034)654480589

Más información:


Iruñea, 17 de Septiembre de 2013


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada