2014-01-21

Barakaldoko San Bizenteko jaietan Tartalarien hitzaldia. urtarrila-22

Charla sobre el TAV en las fiestas de San Vicente

AHTri buruzko hitzaldia San Bizenteko Jaietan

San Bizenteko jaietan
Asteazkena 22, 19:00etan San Bizenteko Kultur Etxean
AHTren egoera eta tartalarien prozesua azaltzeko hitzaldia,
Barakaldoko Eguzkik, Jai Batzordeak, eta Mugitu!-k antolatua

En fiestas de San Vicente,
el miércoles 22, a las 19:00 en la Casa de Cultura de San Vicente
charla sobre la situación del TAV y el proceso contra los tartalaris,
organizada por Eguzki Barakaldo, San Bizenteko Jai Batzordea y Mugitu!

Gora San Bizenteko Jaiak !!

2014-01-17

AHT TAV EZ: EZ 2016an Ez Inoiz (ekintza Donostian)

AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak “AHT TAV EZ 2016an EZ INOIZ” aldarrikapenarekin ekintza ikusgarria egin du gaur goizean Donostian. Kontxako badiaren buelta osotik Igeldoko mendi magalean ikusgai den “DSS 2016 EU” iragarkia dagoen tokian, “AHT TAV EZ” dioten hizki erraldoiak jarri ditugu. Ekintza honekin atzo Espainiako Sustapen Ministerioak, Udaletxeak eta Jaurlaritzak AHTren Donostiako sarbideari bultzada bat eman asmoz egindako bilerari erantzuten diogu. San Sebastian egunaren bezperako asteburu honetan AHTren aurkako aldarria ere kalean egon dadin. “DSS 2016 EU” iragarkiaren gainean jarri dugu “AHT TAV EZ” dioen aldarrikapena, AHTren bultzatzaileen asmoetan AHTak 2016an ailegatu behar zuelako Donostiara, 2016ko Europako Kultur Hiriburutzarekin batera Donostia Europa osoko kapitalismoaren mapan kokatzeko. Haien ustez, Donostian AHTren iritsierak hiria komertzializatzeko ikur berria izan behar zuen. Hau da, AHTa hirian turismoarentzat izaera espektakularreko azpiegitura da, AHTren etorrera bera espektakulu bat bihurtuz. Gure ustez, AHTren obretan diru xahuketa hori egitea baino, hobe genuke baliabide horiek denak gizartean dauden premiei erantzuteko erabiltzea, Euskal Herriko barnealdeko eskualdeak azpiegitura erraldoi horrekin gehiago hondatu gabe.

AHT EZ 2016an EZTA INOIZ ERE!
Mugitu! Mugimendua
________________________________________

¡TAV NI EN 2016 NI NUNCA!

El movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! ha llevado a cabo esta mañana una acción reivindicativa con el lema “AHT TAV NI EN 2016 NI NUNCA”. Así, sobre el anuncio “DSS 2016 EU” visible desde todos los alrededores de la bahía de La Concha en las laderas del monte Igeldo, hemos colocado unas grandes letras con el lema “AHT TAV EZ”. Con esta acción respondemos a la reunión celebrada ayer en Madrid por el Ministerio de Fomento, el Ayuntamiento y el Gobierno Vasco para impulsar el acceso del TAV a la ciudad. Igualmente queremos que la reivindicación contraria al TAV esté presente en este fin de semana previo al día de San Sebastian. Hemos colocado el lema “AHT TAV EZ” encima del anuncio “DSS 2016 EU” ya que los promotores del TAV tenían previsto la llegada del TAV a la ciudad en el 2016, pretendiendo situar a Donostia junto con la Capitalidad Cultural Europea del 2016 en el mapa del capitalismo europeo. Para ellos la llegada del TAV debería ser el nuevo emblema de la comercialización de la ciudad, convirtiendo la propia llegada del TAV en un espectáculo con destino al turismo. A nuestro entender, haríamos mejor en destinar todos los recursos que se están derrochando en el TAV a cubrir necesidades sociales, sin destruir aún mas con esta gigantesca infraestructura el deteriorado territorio en el que habitamos.

Mugitu! Mugimendua

2014-01-10

Juicio militarista en Bilbao, 21-enero / Antimilitarista bat epaituko dute Bilbon

Bilboko Garellanoko Erregimenduaren omenaldian egiten ari zen erakusketa batean egindako ekintza
antimilitarista baten ondorioz parte hartzaile bat urtarrilaren 21ean epaituko dute. Hiru urteko kartzela eskatzen diote. Honen aurrean elkartasuna adierazteko proposatzen dituzten aukerak zabaltzen ditugu:
- elkartasun-eskutitzak ohiko postaz bidaltzea esteka honetan aurkituko dituzuen eskutitzak, behin inprimituta eta sinatuta.
- sinadura elektroniko bidez Oiga.me webgunean, faxa bidali dadin.
- Urtarrilaren 21ean, asteartean, goizeko 10:45etan Buenos Aires kalean (Bilbon) egingo den kontzentraziora etorri, elkartasuna adierazteko, eta desobeditzen jarraituko dugula aldarrikatzeko.
-------------------------------------------
Ante el juicio por una acción antimilitarista en Bilbao, en el que piden 3 años de carcel para Pi,
difundimos la campaña que propone 3 formas de apoyo:
- envío de cartas de solidaridad por correo ordinario imprimiendo, firmando y enviando estas cartas,
- envío faxes de solidaridad mediante firma electrónica en Oiga.me.
- venir a la concentración que tendrá lugar el Martes 21 de Enero a las 10:45 am en la calle Buenos Aires de Bilbao, para arropar a nuestro compañero y manifestar que seguiremos desobedeciendo.