2013-08-22

Kronika eta Argazkiak: AHTren aurkako kalejira protesta Donostian

AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia Mugimenduak deituta AHTren aurkako protesta-kalejira egin dute gaur goizean hamarnaka lagunek Donostiako Boulevarretik Miramar jauregiraino, bertan Eusko Jaurlaritza ospatzen ari zen lehen gobernu-kontseiluaren aurrean azpiegitura txikitzaile eta xahutzaile horrekiko arbuioa adierazteko. 
AHTren DIRUA GASTU SOZIALENTZAT! LURRA DA ETORKIZUNA” lelopean, goizeko 11etan abiatu da protesta eta manifestariek AHT erraldoi bat eraman dugu, hain zuzen ere Jaurlaritzak AHTren inguruan agertzen duen itsukeria eta  inolako funts sozial, ekologiko eta ekonomikorik ez duen makro-proiektu horren inguruan botatzen dituen gezur potoloak sinbolizatuz. 

Kontxako pasealekuan ehundaka esku orri banatu dira oinezkoen artean, soinu ekipoaz lagundurik AHTren aurkako aldarriak etengabe oihukatu ditugu, eta AHTren aurkako pankartak eskegi dira Kontxako barandilletan. Ertzaintzak Miramarreko jauregiaren atarian manifestarioi bidea oztopatu digu eta bertan hamabost minutuz egin dugu protesta, “Jaurlaritza entzun: AHT Gelditu!”, “AHTren dirua gastu sozialentzat!”, “AHTrik Ez! Lurra da Etorkizuna”, “Herriak bizirk, AHTrik Ez!” eta “Amalurra defenda dezagun” oihukatuz, besteak beste. Jarraian, AHTren aurkako martxa udaletxearen aurretik Bretxaraino heldu da, eta kioskoan amaitu da megafoniatik protestaren arrazoien berri eman dugun bitartean. 
 
Mugitu! Mugimendua
(Tlfnoa: 654480589)


MUGITU! HA LLEVADO A CABO ESTA MAÑANA UNA PROTESTA CONTRA EL TAV ANTE EL CONSEJO DEL GOBIERNO VASCO EN MIRAMAR:

Convocadas por el el movimiento de desobediencia al TAV Mugitu!, varias decenas de personas han realizado esta mañana una marcha de protesta contra el TAV desde el Boulevard donostiarra hasta el palacio de Miramar, para manifestar el rechazo de esta destructiva y despilfarradora infraestructura ante la primera reunión del consejo del Gobierno Vasco celebrada en dicho palacio.
 
Bajo el lema  “AHTren DIRUA GASTU SOZIALENTZAT! LURRA DA ETORKIZUNA” (“El dinero del TAV para gasto social. ¡La tierra es el futuro!”), la protesta ha dado comienzo a las 11h de la mañana y en la misma las personas participantes han portado un enorme TAV simbolizando la obcecación y las monumentales mentiras del Gobierno Vasco sobre este mega-proyecto que carece de ninguna justificación social, ecológica y económica. 

En el Paseo de la Concha se han repartido cientos de hojas informativas entre los transeúntes, mientras que los manifestantes acompañados por un equipo de sonido han coreado continuamente consignas en contra el TAV, a la vez que se han desplegado pancartas contra esta infraestructura en la barandilla de la playa. La Ertzaintza ha impedido el paso a los manifestantes en la entrada del palacio de Miramar, donde la protesta ha transcurrido durante quince minutos coreando consignas como “Jaurlaritza entzun: AHT Gelditu!” (Gobierno Vasco escucha: ¡Para el TAV!”), “El dinero del TAV para gasto social!”, “AHTrik Ez! Lurra da Etorkizuna!” (No al TAV, la tierra es el futuro), “Herriak bizirk, AHTrik Ez!” y “Amalurra defenda dezagun”. Seguidamente, la marcha ha pasado por delante del Ayuntamiento hasta La Bretxa, finalizando en el kiosko del Boulevard mientras se explicaban las razones de la protesta por megafonía. 

Galería de fotos 

Mugitu! Mugimendua


_

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada