2013-07-09

AHTren Aurkako Bizikleta Martxa Desobeditzailearen Egitaraua

Programa de la Marcha en Bici Desobediente Contra el TAV


Uztailaren 25etik Abuztuaren 1era
25 de julio - Altsasu-Urbina-Legutio
26 - Legutio-Aramaio-Angiozar
27 - Angiozar-Urretxu-Ordizia-Zerain
28 - Zerain-Anoeta-Andoain
29 - Andoain-Zubieta-Usurbil-Zarautz
30 - Zarautz-Hernani-Lezo-Irun
31 Irun-Oiartzun-Orereta-Donostia
1 - Donostia.

Eztabaidak, ekintza desobeditzaileak, kale ikuskizunak eta gehiago AHTaz gain beste proiektu txikitzaileak salatuz. Ikus ibilbide eta Egitarau zehatza, eta parte hartzeko oharpenak.

Con encuentros, acciones desobedientes, debates y más actividades denunciaremos que la tierra continúa siendo agredida a través de distintos macro proyectos además del TAV. Mira el recorrido y Programa detallado, y las indicaciones útiles para participar en la marcha.


Audioa (Zintzilik Irratia): Aurkezpena prentsa aurrean ogg, mp3

+ INFO: Deialdi testua, kuña eta Bideo ekintza / Llamamiento, cuña y video .


Egitaraua / Programa

Uztailak 25 Osteguna: ALTSASU-GARAIO-URBINA-LEGUTIO (55 Km)
10:30 - Martxaren hasera ekitaldia Altsasuko alde zaharreko plazan / Acto inicial de la marcha.
11:00 - Irteera Altsasutik.
11:15 - Olazti: Errauskailuaren inguruko informazioa “3 Mugak Batera” taldearen eskutik / Información sobre el conflicto de la incineración de residuos en la cementera de Olazagutia.
12:30 - Zalduondo.
14:30 - Garaio. Bazkaria. Ondoren “Fracking Ez Araban” taldearekin solasaldia / Comida y tertulia con la coordinadora contraria a los proyectos del gas fracking.
16:30 - Garaiotik abiatzen gara.
18:00 - Urbina .“AHTrik EZ! Herriak Bizirik!” monolitoa inauguratzeko ekitaldia: txalaparta, bertsolariak, irakurketak... / Inauguración de un monolito conmemorativo de la lucha en defensa de la tierra y contra el TAV en Urbina.
19:30 - Legutio.
20:00 - Sebastopoleko dantzariak Legutioko plazan.
21:00 - Afaria eta batzarra / Cena y asamblea.

Uztailak 26 Ostirala: LEGUTIO-ARAMAIO-ANGIOZAR (41 Km)
9:30 - Irteera Legutioko plazatik
10:45 - Aramaio: AHTren erraldoikeriaren erakusgarri / Aramaio: un duro ejemplo del gigantismo del TAV. Azkoaga auzora bisita.
13:00 - Aramaio. Bazkaria herriko plazan.
15:00 - Aramaiotik abiatzen gara.
15:30 - Arrasate. 16:15 - Bergara
17:00 - Angiozar bailara AHTren kalteen menpe: bizilagun baten azalpenak / Angiozar frente a los graves impactos del TAV.
17:30 - Loidiko putzuan atsedenaldia
19:00 - Hitzaldi-eztabaida Angiozarko Elkartean: “Batzarra: herri gobernua”, Pablo Sastre (idazlea) eta Jose Angel Mikeo (Angiozarko auzo alkate eta batzarraren historia azterlaria) / Charla-debate sobre “El batzarre: auto-gobierno del pueblo”.
21:00 - Afaria.

Uztailak 27 Larunbata: ANGIOZAR-URRETXU-ORDIZIA-ZERAIN (51 Km)
9:30 - Irteera Angiozarko plazatik
10:30 - Antzuola
11:00 - Deskargako igoera. AHT eta Autobidearen obrek eragindako hondamendia azalduko digu herritar batek / Un lugareño expondrá los destrozos ocasionados por las obras del TAV y de la Autovía.
12:00 - Urretxu. Ongi-etorria eta mokadua Gaztetxean.
13:00 - AHTren aurkako Kontzentrazioa Zumarragako Eitzagan (“Clásica” txirrindula lasterketa igarotzean)
13:45 - Ezkio-Itsason geldiunea. AHTren kalteak, herritar baten ahotik / Parada informativa.
14:30 - Beasaingo Arriaran auzoa. Bazkaria eta atsedenaldia.
18:30 - Ordizia. Ongi-Etorria Gazte Asanbladaren txosnan.
19:45 - Zerain.
20:30 - TXAN Magoaren ikuskizuna, Zeraingo plazan: "Ezer ez da dirudiena".
21:30 - Afaria.

Uztailak 28 Igandea: ZERAIN-ANOETA-ANDOAIN (38 Km)
9:00 - Zeraingo Barbari auzora Autopista Elektrikoaren aurkako plataformako kideekin txango informatiboa / Paseo informativo en Zerain con miembros de la plataforma contra la Linea de Alta Tensión.
11:00 - Zerainetik abiatzen gara.
11:45 - Legorretako Berostegi. 12:30 - Ikaztegieta. 12:45 - Alegia. 13:15 - Tolosa.
13:45 - Anoeta. Ongi-etorria herriko plazan.
14:00 - Bazkaria Anoetako Gaztetxean.
19:00 - Andoain. Hitzaldi-eztabaida / Charla-debate: “Rutina y Ruptura en la acción colectiva por la transformación social”, Juantxo Estebarantzen eskutik. Gaztetxean.
21:00 - Afaria.
22:30 - Kantaldia, Cubako “Las dos D” bikotearen eskutik, Andoaingo Irunberri Tabernan

Uztailak 29 Astelehena: ANDOAIN-ZUBIETA-USURBIL-ZARAUTZ (31 Km)
10:00 - Irteera Andoaingo Gaztetxetik.
11:30 - Zubietako errauskailuaren eta makro-espetxearen obrak kalteturiko ingurura bisita informatiboa, Zubietako Herri-Batzarreko kideekin. Irteera Oriako gasolindegitik / Visita informativa a la zona afectada por las obras del proyecto de la incineradora y de la macro-cárcel de Zubieta. Salida desde la gasolinera de Oria.
13:30 - Usurbil. Bazkaria Mikel Laboa Plazan, gazte asanbladarekin.
16:00 - Usurbiletik abiatzen gara.
18:00 - Zarautz. AHTren aurkako tartalari” auziperatuekin elkartasun ekintza hondartzan, surflarien partehartzearekin / Acción de solidaridad con los “tartalaris” anti-TAV procesados en la Audiencia Nacional, con la participación de surfistas en la playa de Zarautz.
19:30 - Zarauzko plazan, Tarta-Jaurtiketa postua: Nik ere egingo nuke! / Puesto de lanzamiento de tartas: ¡Yo también lo haría!
20:00 - “La Jodedera” musika talderekin kalejira, Zarauzko plazatik.
21:30 - Afaria Gaztetxean. Ondoren solasaldia Mugitu! eta AHTren aurkako borrokari buruz / Cena y tertulia sobre Mugitu! y la lucha contra el TAV

Uztailak 30 Asteartea: ZARAUTZ (euskoTren)-HERNANI-LEZO-IRUN (41 Km)
9:30 - Bizikletak furgonetan kargatu (Zarauzko gaztetxean)
10:00 - Trenean abiatzen gara.
10:30 - Añorgako Errekalde auzoa (tren geltokia). Bizikletan abiatzen gara.
11:15 - Hernaniko Plaza Berrin.
11:30 - Osinaga auzoa. AHTren kalteak Urumea bailaran.
12:30 - Ergobiako zubia. Okendotegi eta Martuteneko ibarra. Baserri lurrak bai, AHTrik ez!
13:00 - Martuteneko zubia. Urumearen kanalizazio proiektuaz eta auzotarren proposamen alternatiboari buruzko azalpenak, “Kalapie” elkarteko kide baten eskutik / Información sobre el proyecto de canalización del río Urumea y la propuesta vecinal alternativa .
13:30 - Astigarraga. “Zipotza” elkartean ongi-etorria.
14:15 - Oreretako Zamalbide auzoa. Bazkaria eliz-azpiko elkartean.
16:00 - Lezo. Txerrimuinon ongi-etorria
16:45 - Gaintxurizketa. Plataforma logistikoaren egitasmoak kalteturiko eremura bisita, bertan lurra lantzen duten kontsumo-taldeen laguntzarekin / Visita a Gaintxurizketa con productor@s de los grupos de consumo que cultivan esta zona afectada por el proyecto de una plataforma logística.
18:30 - Irun. Udaletxean kontzentrazioa
19:00 - Irungo “Mosku” plazan: Jendarteko herri kirol eta jolasak /Juegos rurales entre la gente.
20:30 - Afaria Irungo Landetxa auzoan
21:30 - Baserriaren erresistentzia: “Txorixak Galduta Egozenian” filmaren proiekzioa eta Josu Gil nekazari gaztearekin solasaldi musikatua / Pelicula sobre la resistencia del caserío y tertulia musical con un joven baserritarra. Landetxako Elatzeta Auzo Elkartean.

Uztailak 31 Asteazkena: IRUN-OIARTZUN-ORERETA-DONOSTIA (29 Km)
9:30 - Irteera.
10:00 - Landetxako Altzubideko errotara bisita.
12:45 - Oiartzun. Herriko Plazan ongi-etorria.
13:30 - Orereta. Herriko itzulia eta bazkaria herriko plazan
16:30 - Intxaurrondo. “Letaman” Gaztetxean ongi-etorria: mural pintaketa...
17:30 - Donostia. Hirian barrena itzulia, Intxaurrondoko gaztetxetik abiatuta / Vuelta por la ciudad.
19:30 - Zapalduen Antzerkia / Teatro del oprimido: “Ezarritako bidea?”. GIZAT taldearen eskutik, alde zaharreko Trinitate Plazan.
21:30 - Kortxoenea Gaztetxean Afaria eta Batzarra: Martxaren balorazioa.

Abuztuak 1 Osteguna: DONOSTIA (azken Km-a OINEZ / Andando a pie)
11:30 - Martxa burrunbatsua, bizikletekin oinez: Artzain Onaren plazatik bulebarrera / Marcha ruidosa, andando a pie con las bicis , desde la plaza del Buen Pastor al Boulevard.
12:30 - Amaiera ekitaldia bulebarreko kioskoan / Acto final de la marcha.


OHARRAK / NOTAS
ALTSASURA BIZIKLETAK UZTAILAREN 25EAN GARRAIATZEKO /
TRANSPORTE DE BICICLETAS EL 25 DE JULIO HASTA ALTSASU:
-Donostiatik: Goizeko 8:15etan bizikletak furgoneta handi batean kargatuko dira Amarako Autobus geltokian. Autobusa 8:45etan abiatzen da (Alsa).
-Iruñeatik: Trena goizeko 8:30etan eta Autobusa 9tan. Bizikleten garraioa antolatzeko aldezaurretik abisatu 654480589 tlfnora / Avisar con antelación para organizar el transporte de las bicis.
-Bilbotik: Autobusa goizeko 8:30etan. Bizikleten garraioa antolatzeko aldezaurretik abisatu 654480589 tlfnora / Avisar con antelación para organizar el transporte de las bicis.

ERAMATEKO MATERIALA / MATERIAL A LLEVAR
Lo zakua, esterilla, aldatzeko arropa eta bizkar-zorro handi bat eraman behar dira (hori dena laguntza furgonetan eraman eta etaparen bukaeran itzuliko da). Bestalde, egunean zehar beharrezkoa duguna bizkar-zorro txiki batean txirrindulan eraman behar da. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago, baita ere linternak edo frontalak. Kaskoa nahitaezkoa da

Además de una mochila grande con el saco de dormir, esterilla y ropa para cambiarse (ésta se transportará en la furgoneta de apoyo y será entregada al final de cada etapa), conviene traer una mochila pequeña o alforja para llevar durante la etapa lo que necesitemos durante el día. Estaría bien llevar una cámara de repuesto, parches e hinchador, así como recomendamos llevar linternas o frontales. Es obligatorio el uso del casco.

ERRATZA IBILGAILUA / COCHE ESCOBA
Furgoneta handi baten laguntza izango da, matxura kasuetan. Haurrak ere eraman daitezke ibilgailuan (5 eslerleku libre, aldezaurretik abisatu) /
Contaremos con una furgoneta grande de apoyo (en caso de averías...). También pueden viajar niñ@s en el vehículo (5 plazas libres, avisar con antelación)

OTORDUAK / MANUTECION
50 euro: Bizikleta martxa osoko gosariak, mokaduak, bazkariak eta afariak (7 eguneko txartela) / Bono de 50 euros para todas las comidas, desayunos y cenas de la marcha (7 días).
30 euro: 4 egunerako txartela / Bono para 4 jornadas.
10 euro: egun batekoa / para un día.
5 euro: otordu bat / una comida

HARREMANETARAKO / CONTACTO
TLFNOA: 654480589. @MAIL: mugituaht@gmail.com

Ikus deialdi testua, irrati kuña eta Bideo ekintza / Lee el texto del llamamiento a la marcha, oye la cuña de radio y disfruta del video "TAV vía muerta".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada