2012-12-06

AHTren aurkako baraualdiaren balorazioa

(más abajo en castellano)
Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia mugimenduak beste hainbat gizarte mugimendurekin batera, desobedientziazko baraualdia burutu du azaroaren 10etik abenduaren 1era. Hiru aste hauetan zehar, aste bateko txandakako baraualdia burutu dute Bizkaian hasiz, Gipuzkoan jarraituz eta pasa den larunbatean, Nafarroan bukatuz. Baraualdiaren leloa “AHTk platera husten digu” izan da azpiegitura honek behar dituen ehunka milioi euroen inbertsioak, askoz oinarrizkoagoak diren gastu sozialetara bideratu beharko liratekeela ulertzen dugulako. Honako arrazoiengatik, baraualdiaren balorazio arras baikorra egiten dugu:

- Makroproiektu honek zuzenki eta zeharka kalteturiko makina bat eskualdeetatik pasatuz burutu dugulako: Hego Uribe, Durangaldea, Bilbo, Debagoiena, Tolosaldea, Donostia, Sakana, Erribera, Tafalla, eta Iruñerria.
- Bazterketa sozialaren, prekarietatearen, langabeziaren, pribatizazioen, murrizketen... aurka borrokan ari diren talde askorekin loturak estutu ditugulako, beraien aldarrikapenak AHTren lanak gelditzearen gure aldarrikapenarekin bat eginez. Hemendik aurrera, elkarlan hau hobeki gara daitekeela uste dugu.

- Hiru aste hauetan zehar egin diren ekintzen aberastasun eta aniztasunagatik: elkarretaratzeak, parodiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, ur poteoak, txirrindula martxak, billete-tranparen kanpaina, pankartatzarrak jartzea, lanetara martxak, garraio publikoetan eginiko interbentzioak, ospitaletan, unibertsitateetan... Hauekin guziekin, baraualdiaren arrazoiak jende pilo batera iritsi direlarik.

- AHTren lanak gelditzearen gure aldarria instituzioen belarrietara eta hauek gobernatzen dituzten politikoenera iritsi delako, ekintza desberdinak burutuz: Bilbon ADIFeri emaniko karta, azaroaren 14ko greba orokorraren baitan, Bilbon eta Donostian Eusko Jaurlaritzaren aurrean eginiko parodiak, Luis Zarraluqui, Nafarroako Herri-Lan Kontseilariaren bulegoaren atarira baraugileek eginiko “bisita”, Iruñeko udalbatzaren aurrean San Saturninoko prozesioan eginiko protesta... Eraikuntza enpresen aurrera ere iritsi da gure aldarria, esaterako, Obenasak Barañainen duen bulegora.

- Sindikatu eta ordezkari politikoekin eginiko kontaktuengatik, AHTren aurkako hauen konpromisoan sakontzen lagunduko dutelakoan.

- 20 pertsonen konpromiso indartsuagatik, beren eguneroko bizitzak alboratuz, aste beteko AHTren aurkako baraualdian aritu baitira. Hauekin batera, egun bateko edo gehiagoko baraualdia egin duten 30 lagun gehitu behar dira.

- Baraualdien eskema zaharrekin hautsi eta toki bakarrean mugitu gabe gelditu beharrean kalera irten eta AHTren gelditzearen aldarrikapena ikusarazi dugulako.

- Kalean burutu dugun informazio banaketa handiagatik, komunikabide alternatiboen hedapenagatik, Mugitu!ren webgunearen jarraipenagatik... komunikabide nagusien ohiko isiltasuna hautsi duelako, hauek, baraualdiaren hiru astean, AHTren aurkaritza gutxiesten jarraitu duten arren.

- Eta azkenik, “AHTk platera husten digu” leloa, geroz eta biztanle zati handiago batek bere egiten duelako.

Baraualdi dinamiko honek suposatu duen higadura fisikoa handia izanik ere, pisuaren %10eko galerekin (6 eta 9 kilo artekoa), molestia ugarirekin eta odolean dagoen glukosaren beherakada oso handiekin, makroazpiegitura ezdeus, suntsitzaile eta antisozial hau gelditzeko bidean urrats bat gehiago eman dugula iruditzen zaigu.

Nola ez, AHTren aurkako datozen ekintza hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu:

- AHT Gelditu! Elkarlanak deiturik, Durangon eginen den manifestaziora. Heldu den abenduaren 7an, ostiralarekin, arratsaldeko 5:30ean azokatik irtengo dena.

- “Tartalarien” aldeko sostengu ekintza CADEk deiturik. Abenduaren 8an Baionan, larunbatarekin. Zita goizeko 10etan da Baionako Azokan (Pannecau karrikako zubian elkartuko da jendea, azokaren aldera); 11'15ean René Cassin-en etxearen aurrean prentsa agerraldia. Era berean, aurkaritza, AHTri desobedientzian sakontzera eta urratsak ematera deitzen dugu.
MUGITU! MUGIMENDUA


VALORACIÓN DEL AYUNO CONTRA EL TAV

El movimiento de desobediencia civil al TAV Mugitu! Mugimendua junto a otros muchos colectivos sociales ha realizado entre el 10 de Noviembre y 1 de Diciembre un ayuno desobediente anti-TAV de carácter rotatorio de tres semanas de duración, comenzando en Bizkaia, siguiendo en Gipuzkoa para finalizar en Nafarroa el pasado sábado. El lema del mismo ha sido: “El TAV nos deja el plato vacio” en clara referencia a que la inversión en el TAV se lleva cientos de millones de euros que entendemos deberían ir a gastos sociales más básicos. Hacemos una valoración muy positiva de este ayuno por las siguientes razones:

- Porque se ha realizado pasando por un gran número de comarcas afectadas por este macroproyecto y sus efectos colaterales: Hego Uribe, Durangaldea, Bilbo, Debagoiena, Tolosaldea, Donostia, Sakana, Erribera, Tafalla, e Iruñerria.

- Porque hemos estrechado lazos con un gran número de colectivos que están luchando en contra de los recortes, privatizaciones, paro, precariedad, exclusión social... uniendo sus reivindicaciones con la nuestra de paralización de las obras del TAV. Pensamos que este trabajo conjunto puede desarrollarse mejor de ahora en adelante.

- Por la gran riqueza y variedad de actividades que se han desarrollado a lo largo de estas tres semanas: concentraciones, parodias, charlas, mesas redondas, poteos de agua, marchas de bicicletas, la campaña del billete-trampa, colocación de grandes pancartas, marchas a obras, intervenciones en el servicio de transporte urbano, hospitales, universidades... mediante las cuales hemos llevado los motivos del ayuno a mucha gente.

- Porque nuestra proclama de paralizar las obras del TAV ha llegado a oídos de las instituciones y de los políticos que las gobiernan por medio de diferentes acciones: entrega de carta a ADIF en el contexto de la Huelga General en Bilbo; parodias ante Eusko Jaurlaritza en Bilbo y en Donostia; llegada de las ayunantes hasta el despacho de Luis Zarraluqui, Consejero de Obras Públicas de Navarra; protesta ante la corporación municipal de Iruñea en la procesión de San Saturnino, etc....También ha llegado a las empresas constructoras como por ejemplo la acción en la oficina de Obenasa en Barañain.

- Por los contactos establecidos con sindicatos y representantes institucionales que esperemos sirvan para ahondar en su compromiso en la lucha contra el TAV.

- Por el alto compromiso de 20 personas que, dejando al margen sus actividades cotidianas, se han volcado en el ayuno anti-TAV durante una semana. A éstas, habría que añadir otras más de 30 personas que han realizado un ayuno de un día o más.

- Porque hemos roto con los esquemas tradicionales de ayuno quedándose en un lugar sin moverse y hemos salido a la calle visibilizando nuestra exigencia de paralización del TAV.

- Porque el gran reparto de información en la calle, su difusión por medios alternativos, el seguimiento de la pagina web de Mugitu!... han roto el silencio de los grandes medios de comunicación que habitualmente ningunean a la oposición anti TAV, como ha ocurrido en estas tres semanas de ayuno.

- Y, porque en definitiva, el lema de “El TAV nos deja el plato vacio” es asumido cada vez más por importantes sectores de la población.
A pesar del gran desgaste físico de este ayuno extremadamente dinámico con perdidas de más de un 10% del peso corporal (entre 6 y 9 kg. por persona), molestias varias y bajadas muy fuertes del azúcar en sangre, pensamos que este ayuno ha servido para dar un paso más hacia la paralización de esta macroinfraestructura inútil, destructora y antisocial.

Animamos a la población a participar en las siguientes citas contra el TAV de esta semana:
- Manifestación convocada por AHT Gelditu! Elkarlana en Durango el viernes 7, a las 17:30 desde la Feria del Libro y Disco.
- Acto de apoyo a los “tartalaris” convocado por CADE en Baiona, el 8 de diciembre. La cita es a las 10h en el mercado de Baiona (juntándose la gente en el puente de la calle Pannecau, del lado del mercado), después a las 11:15 tendrá lugar una comparecencia de prensa delante de la casa de René Cassin. Asímismo, hacemos un llamamiento a la oposición a profundizar y a dar nuevos pasos en la desobediencia al TAV.

MUGITU! MUGIMENDUA

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada