2012-11-26

Herri-Lan Departamentuaren Okupazioa. Txirrindula martxa eta Obenasaren aurrean protesta (Barañain)


ETXEGABETZE BATEN AURKAKO PROTESTA BURLATAN
8:45ean Burlatan etxegabetze bat galarazteko elkarretaratze bat deitua zegoen. Baraugileek sendiari elkartasuna adieraztera hurbildu dira, hala nola, Hipotekengatik Kaltetuen Plataformaren (HKP) aldarrikapenen defentsaren alde. Bertaraturiko pertsona guzien artean, 300 inguru, etxegabetze hau galaraztea lortu da, oraingoz bederen.

HERRI LAN DEPARTAMENTUAN BARAUALDIA JARRAITZEKO SAIAKERA
11:30ean 10 baraugileak Nafarroako Gobernuaren Herri-Lan Departamentuan sartu dira, hau baita AHTren proiektuaren eta lanen arduraduna. Eraikinaren atea zaintzen duen zainpeko guardiak ezin izan ditu sartzen galarazi eta beraz, 6. solairuan dagoen Luis Zarraluki Herri-Lan eta Etxebizitza Kontseilariaren bulegora igo dira. Bertan, astebeteko baraualdiari buruzko pankarta bat zabaldu dute. Kontseilariaren idazkariak Zarralukik harrerarik ezin ziela egin adierazi die desobedienteei behin eta berriz, bildua zegoelako eta aurretik bilera eskatua ez zutelako. Foruzaintza bertaratu denean baraugileei pasabideak hustu zitzatela eskatu die. Hauek ordea, AHTren aurkako baraualdia bertan jarraitzeko asmoa zutela berretsi dute “funtzionariei inolako eragozpenik sortu gabe”, baina foruzaintzak alde egiteko exijitu ondoren eraikina utzi dute.
Argazkiak: Ekinklik

Eraikinaren kanpo aldean baraugileek pankarta zabaldu dute eta lelo desberdinak oihukatzeari ekin diote. Foruzaintzak orduan pankarta ixtera behartu ditu, komunikatu gabeko elkarretaratzea zela aitzakipean eta baraugileak identifikatu ditu. Hala eta guziz ere, ordu erdiz AHTren aurkako leloak botatzen eta eskuorriak banatzen jarraitu dute.

Aipatzekoa da Foruzaintzaren eta Udaltzaingoaren despliege zabala. Baraualdia kontseilariaren bulegoaren atarian jarraitzeko ezintasuna ikusirik, baraugileek hau Bakearen Etxean jarraitzea erabaki dute, KEMen egoitzan, Merced kalea 18, behea. Baraugileek solidario guziei deialdi berezia egin nahi diete programaturiko ekintzetan parte hartzera eta elkartasuna adieraztera beraiek bisitatuz.

ETXABAKOITZ ETA BARAÑAINEN ARTEKO TXIRRINDULA MARTXA Arratsaldeko 5:30ean 30 bat laguneko txirrindula martxa abiatu da Etxabakoitz eta Barañainen AHTk eraginen zituen kalteen aurka protesta egiteko. Jakina denez, AHTren geltokia eraikitzeko onarturiko PSIS delakoak Etxabakoitz auzunea larriki kaltetuko luke, bertan 9.000 etxebizitza berri eraikiko lituzkete AHTren geltokia kostatuko lukeen 100 milioi euro finantzatu ahal izateko. Etxabakoitz auzunea eta Barañaingo udalerria zeharkatu ondoren, txirrindula martxa Obenasa eraikuntza enpresaren aurrean bukatu da. Aipaturiko eraikuntza enpresa honi esleitu diote Castejon eta Cadreita artean izanen den AHTren bigarren azpi-tartea, zeina, aurtengo irailean hastekoa bazen ere, geldirik jarraitzen duen. Baraugileek gutun bat eman dute lan hauetan has ez daitezen eskatuz. 


Honetaz gain, Cadreitako piperrak eta Arantzadiko letxugak zituen saski bat eman diete, saskiak honako leloa zuela: barazki hauek ez dira ez Arantzadin ez eta AHTren lanetan haziko, Obenasa utzi amalurra bakean. Lelo hauen arrazoia dira Obenasak Castejon eta Cadreitaren arteko lurrak suntsitzeko asmotan dabilela eta Arantzadiko baratzak dagoeneko suntsitu zituela. Kanpoaldean bitartean, parte hartzaileek bulegoen leihoetan bi pankarta eskegi dituzte AHT eta Arantzadiren inguruko leloekin. 


ELKARRETARATZEA BARAÑAINGO UDALETXEAREN AURREAN 
Arratsaldeko 7:00etan 40 bat lagunek AHTren aurkako elkarretaratzean parte hartu dute Barañaingo Udaletxearen aurrean. Guardia Zibilak bi baraugile identifikatu ditu, ustez txapelokerrei argazkiak ateratzeagatik. Ongi aski demostratua gelditu da gezurra zela eta egoerak ez du okerrera egin. Elkarretaratzearen bukaeran, parte hartzaileek beren billeteak AHTren aurka zigilatzeko aukera izan dute. 


info gehiago:
654 480 589
628 243 066 


GUTUNA: OBENASA ERAIKUNTZA ENPRESARI Abiadura Handiko Trenaren lanak Nafarroan hasi dira, Cadreita eta Alesbesen arteko 8,5 km.ko azpitartean, zehatz mehatz. 28,5 milioi kostatzen duen bigarren azpitartea, Castejon eta Cadreita artekoa (6,2 km.), zuei esleitu dizuete Accionarekin batera. 

Lan horien arduradun gisa AHTk zer suposatzen duen oroitarazi nahi dizuegu:
- Naturari kalte konponezinak eragiten dizkio.
- Proiektu guztiz xahutzailea da, are gehiago krisialdia garaian, eta gainera bere ustiaketa komertziala erabat defizitarioa litzateke.
- Zentral nuklearretatik eta termikoetatik datorren energia kontsumo itzela behar du.
- Lurralde desorekak areagotzen ditu, hirigune handietan populazioaren metaketa bultzatuz eta landa eremuak despopulatuz.
- Trafikoa gutxitu ezezik, goratu ere egiten du.
- Ohiko trenaren hondamena dakar, errekurtsorik gabe uzten duelako.
- Bakar bakarrik zuena bezalako eraikuntza enpresei eta banketxeei mesede egiten die.
- Gutxiengo batek bakarrik erabiliko luke: goi mailako politikari eta enpresariek.
- Inposatutako proiektua da, informazioa eta jendarte parte hartzerik gabea.
- Mugikortasun etengabea behar duen eredu ekonomiko eta sozialaren elementu bat da, zeina guztiz porrot eginda eta gero eta kritikatuagoa dago.

Laburbilduz, esan dezakegu AHT dela Nafarroak eta oro har Euskal Herria pairatzen ari den eraso ekologiko eta sozio-ekonomikorik larriena. Hau guztia dela eta, AHTri desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduak alderdi guztietatik guztiz jasangaitza den proiektu hau aurrera eramateko zuen erantzukizunaren gainean hausnartzeko eta lanak uzteko gonbita luzatzen dizue.  Halaber, beste proiektu txikitzaileetan zure enpresak izandako partehartzea salatu nahi dugu; esaterako, Iruñearentzat azken barazki hornidura-gunetako bat zen Arantzadiko baratzen suntsiketa. Ez lurperatu porlanez bizi gaituen lurra, gure eskubide sozialak, gure ondasunak eta oro har, gure bizitza. 


PROTESTA CONTRA UN DESAHUCIO DE UNA VIVIENDA EN BURLATA
A las 8:45 estaba convocada una concentración para impedir el desahucio de una vivienda en Burlata. Los ayunantes han acudido para mostrar su apoyo a la familia y en defensa de las reivindicaciones de la Plataforma de Afectados por las Hipotecas (PAH). Entre todas las personas allá presentes, unas 300, se ha logrado impedir por ahora este desahucio.

OCUPACIÓN DEL DEPARTAMENTO DE OBRAS PÚBLICAS
INTENTO DE CONTINUAR EL AYUNO EN EL DEPARTAMENTO DE OBRAS PÚBLICAS
A las 11:30 las diez ayunantes navarras anti TAV se han colado en el Departamento de Obras Públicas del Gobierno de Navarra, responsable del proyecto y del comienzo de obras del TAV en Navarra. El guarda jurado que vigila la entrada al edificio no ha logrado impedir que accedieran al mismo por lo que han subido a la sexta planta donde se ubica el despacho del consejero de Obras Públicas y Vivienda Luis Zarraluki, donde han desplegado una pancarta relativa a la semana de ayuno. 

La secretaria del consejero ha insistido a las desobedientes que no les podía recibir ya que estaba reunido y no tenían cita previa. Cuando han acudido efectivos de la Policía Foral han conminado a los presentes a desalojar los pasillos. Estas personas han insistido en que tenían intención de seguir el ayuno de una semana anti TAV en dicho pasillo “sin crear molestias a los funcionarios” a lo que la Policía Foral ha respondido que debían abandonar el edificio por lo que finalmente así lo han hecho.

En el exterior del edificio las ayunantes han desplegado la pancarta y han comenzado a gritar consignas anti TAV. La Policía Foral ha obligado a retirar la pancarta alegando que era una concentración no comunicada y ha identificado a las ayunantes. A pesar de ello y durante media hora han seguido coreando consignas contra el TAV y repartiendo información a los transeuntes.A reseñar el gran despliegue de la Policía Foral y Muncipal. En vista que el ayuno no ha podido continuar frente a la oficina del consejero, las ayunantes han decidido continuarla en Bakearen Etxea, sede del MOC, en la calle Merced 18, bajo. Las ayunantes invitan a todas las personas solidarias a acudir a los actos programados así como a mostrar su apoyo visitando a las mismas.

MARCHA BICICLETERA ENTRE ETXABAKOITZ Y BARAÑAIN A las 5:30 de la tarde ha partido una marcha de bicicletas con unos 30 participantes, para protestar contra las afecciones que el TAV ocasionaría en la zona de Etxabakoitz y Barañain. Como es sabido, el PSIS creado con el fin de construir la estación del TAV afectaría gravemente al barrio de Etxabakoitz donde prevén construir unas 9.000 nuevas viviendas para financiar la inversión de 100 millones de euros que costaría dicha estación. Despues de recorrer el barrio de Etxabakoitz y el municipio de Barañain, la marcha ha finalizado frente a la sede de la constructora Obenasa, donde se ha juntado con los ayunantes. Dicha constructora es adjudicataria del segundo subtramo del TAV en Navarra, entre Castejón y Cadreita, que aunque estaba previsto que se iniciara en septiembre de este año no ha comenzado todavía. Los ayunantes han hecho entrega de una carta invitando a que no participen en estos trabajos (leer más abajo)

Además de esto, han hecho entrega de una cesta con pimientos de Cadreita y lechugas de Arantzadi con el siguiente rótulo: "estas verduras no nacerán ni en Arantzadi ni en las obras del TAV , Obenasa deja la tierra en paz". Esto hace alusión a que aparte de querer destruir la zona entre Castejón y Cadreita, esta empresa ha llevado a cabo la destrucción de las huertas de Arantzadi. En la parte exterior las personas participantes han colgado dos pancartas con lemas alusivos al TAV y a Arantzadi. 

CONCENTRACIÓN ANTE EL AYUNTAMIENTO DE BARAÑAIN 
A las 7:00 de la tarde unas 40 personas han participado en una concentración en contra del TAV ante el Ayuntamiento de Barañain. Dos ayunantes han sido identificados por parte de la Guardia Civil, supuestamente por haber sacado fotos a la benemérita. Ha quedado demostrado que no era así y la situación no ha ido a más. Al final de la concentración los participantes han tenido la oportunidad de sellar sus billetes contra el TAV. 


CARTA A LA EMPRESA CONSTRUCTORA OBENASA:Las obras del Tren de Alta Velocidad han comenzado en Navarra, más concretamente en el subtramo de 8,5 km. Cadreita - Villafranca. El siguiente subtramo de 6,2 km. entre Castejón y Cadreita ha sido adjudicado a su empresa conjuntamente con Acciona por la cantidad de 28,5 millones de euros 

Como empresa responsable de la ejecución de dichas obras le recordamos que el TAV: 
-Ocasiona daños irreparables al medio natural. 
-Es un proyecto despilfarrador en medio de la crisis, siendo además deficitario durante su explotación comercial. 
-Supone un enorme consumo de energía, proveniente de centrales nucleares y térmicas. 
-Acentúa el desequilibrio territorial, incrementando la aglomeración de población en grandes nucleos urbanos y despoblando las zonas rurales. 
-Lejos de disminuir el trafico, lo aumenta. 
-Contribuye al empeoramiento del ferrocarril convencional, por privarle de la financiación necesaria. 
-Unicamente beneficia a las empresas constructoras como la suya y a la banca. 
-Sólo lo utilizaria a diario una minoría: la élite política y empresarial. 
-Es un proyecto impuesto, en el que la información y la participación social brillan por su ausencia. 
-Forma parte de un modelo económico y social con una exigencia de movilidad permanente, actualmente en bancarrota y cada vez más cuestionado. 

En resumen, podemos afirmar que el TAV es la mayor agresión ecológica y socio-económica de la historia de Navarra y del conjunto de Euskal Herria. Por todo ello, el movimiento de desobediencia al TAV Mugitu les invita a reflexionar sobre su responsabilidad social en la ejecución de este proyecto insostenible desde todos los puntos de vista y a que no comience las obras del tramo adjudicado. 

Así mismo queremos denunciar la implicación de su empresa en otros proyectos destructores de la tierra como por ejemplo el que ha supuesto la aniquilación de las huertas de Arantzadi, uno de los ultimos reductos de abastecimiento de verdura para Iruñea. 
No enterréis en cemento la tierra de la que vivimos, nuestros derechos sociales, nuestros recursos y en definitiva , nuestra vida. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada