2012-11-28

AHT eta HEZKUNTZA. El dinero del TAV para la educación


AHTren AURKAKO BARAUALDIA NAFARROAN. BOSGARREN EGUNA. ASTEAZKENA 28 : HEZKUNTZA ETA AHT
Baraualdiaren erdigunea igaro da.

INSTITUTUAK
Ikasle Abertzaleak-eko ikasleek hezkuntzan ematen ari diren murrizketak AHTren gastuekin konparatuz informazioa banatu dute. Halaber, beren ikasketa zentroetan pankartak jarri dituzte.

NUP
Goizeko 11etan unibertsitateko ikasleek baraugileen sostenguarekin prentsaurreko bat eman dute, AHTren zarrasteltzea salatzeko hezkuntzan murrizketak jarraitzen duten bitartean. Honen ondoren, ikasleek “AHT” batez lagundurik parodia bat burutu dute Ikasgelategiko pasabideak, kafetegia, liburutegia eta beste hainbat eraikin zeharkatuz. Ibilbide hau probestuz, esku orriak banatu dira eta ozenki, baraualdi desobedientearen arrazoiak azaldu zaizkie ikasleei. Ekitaldi hauek guziak, Asamblea Libertariak, Ikasle Abertzaleak, Mugarik gabeko Ingeniariak, Eraldaduk eta Gizarte Laneko ikasleek antolatu dituzte.

Eguerdiko 13etan Ecologistas en Acción-eko kide den Paco Seguraren hitzaldia izan da “Garraio azpiegiturak eta krisia” izenburuarekin. Hitzaldi hau AHT Gelditu! Elkarlanak antolaturiko alTAVoz jardunaldien baitan egin da.
Elkarrizketa (Paco Segura)


EDUCACIÓN Y TAV

El ecuador del ayuno ha pasado.

INSTITUTOS
Los estudiantes de Ikasle Abertzaleak han distribuido información sobre los recortes en educación comparándolos con los gastos del TAV. También han colocado pancartas en sus centros de enseñanza.

UPNA
A las 11 de la mañana estudiantes universitarios con el apoyo de los ayunantes han realizado una rueda de prensa denunciando el derroche del TAV mientras en Educación siguen los recortes (ver documento adjunto). A continuación han efectuado una parodia con un “TAV” que ha recorrido los pasillos, la cafetería, la biblioteca y otras estancias universitarias donde se han repartido hojas informativas y se ha explicado de viva voz los motivos del ayuno desobediente. Todos estos actos han sido organizados por estudiantes miembros de la Asamblea Libertaria, Ikasle Abertzaleak, Ingenieros Sin Fronteras, Alumnos de Trabajo Social y Eraldatu.

Finalizados estos actos a la 1 del mediodía ha tenido lugar la charla “Infraestructuras de transporte y crisis” a cargo de Paco Segura (Ecologistas en Acción) organizada por AHT Gelditu! Elkarlana dentro de las Jornadas alTAVoz.
Argazkiak: Ekinklik

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada