2012-10-12

El TAV nos deja el plato vacío. Ayuno desobediente contra el TAV

AHTk PLATERA HUSTEN DIGU
AHTren aurkako barau desobedientea

AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak azaroaren 10etik abenduaren 1era baraualdiak egingo ditu. Baraualdiak Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan banatuko dira, bakoitzak astebete burutuz. Hori dela eta, M!Mk baraualdien ekimenean parte hartzeko gonbita luzatzen dizue, bai baraua eginez edota bai dinamika horren inguruan elkarrekin ekintzak bultzatuz. Era berean, lurralde bakoitzeko azkeneko egunean (ostiraletik larunbatera) ahalik eta jende gehiena baraualdira elkartzeko deialdia egingo da.

M!Mk helburuak lortzeko erabiltzen duen tresna desobedientzia zibila da, AHTren inposaketari aurre egiteko eta borrokan ahalik eta parte-hartze zabalena bultzatzeko; eta hori sustatzeko xedea ere badugu baraualdiekin. Horretarako, hainbat ekimen burutuko dira, non, AHTren aurka egon daitezkeen jendarteko beste talde zein sektoreen parte-hartzea bultzatu nahi dugun.

Beraz, zuen jarduera esparrutik AHTren aurkako ekimen desobediente honetan parte-hartzeko ikusten dituzuen moduak eta ideiak trukatzeko asmoz jotzen dugu zuegana. AHTk berak jendartean, ingurumenean eta ekonomian arlo ugari kaltetzen dituenez, gai anitz jorratu eta salatu nahi ditugu baraualdietan zehar. Hori dela eta, ongi etorriak izango dira zuen ekarpenak, edozein direla ere. Zenbat eta ekarri gehiago, orduan eta aberatsago. Hortaz, M!Mk ekimen honetan ahal duzuen eran parte izateko gonbitea luzatzen dizue. Agur eta eskerrik asko. 


EL TAV NOS DEJA EL PLATO VACIO
Ayuno desobediente contra el TAV

El movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! realizará un ayuno rotativo del 10 de noviembre al 1 de diciembre. Esta iniciativa se realizará de manera rotativa en Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa, llevándose a cabo el ayuno por turnos de una semana en cada herrialde. M!M os invita por ello a participar en esta iniciativa desobediente contra el TAV, tanto tomando parte en el ayuno como impulsando conjuntamente una acción en torno a esta dinámica. También se realizará un llamamiento a reunir una mayor participación durante la última jornada de ayuno en cada herrialde (jornadas del viernes al sábado).

La desobediencia civil es el instrumento que utiliza M!M para conseguir sus objetivos, tratando de impulsar la mayor participación posible en la lucha contra la imposición del TAV. Así, fomentar la desobediencia será también un objetivo del ayuno. Por ello proponemos realizar durante esos días diferentes acciones con la participación de distintos colectivos y sectores sociales contrarios al TAV.

Nos dirigimos por tanto a todas las personas y grupos contrarios al TAV para invitaros a analizar e intercambiar propuestas sobre la mejor forma de uniros a esta iniciativa desobediente desde vuestro ámbito de actuación. El hecho es que el TAV afecta gravemente a múltiples aspectos de la sociedad, la economía y la naturaleza. Por ello queremos tratar y denunciar a lo largo del ayuno diferentes problemáticas relacionadas con el TAV. En este sentido, cualquier propuesta será bienvenida: por pequeña que parezca vuestra aportación, más rica será la iniciativa. Desde M!M os invitamos pues a participar de alguna forma en esta iniciativa. Muchas gracias por vuestra atención.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada