2014-07-28

Lemoiz eredu, borrokari heldu, AHT gelditu!

4. kronika: Uztailak 28 Astelehena, GERNIKA-BAKIO-LEMOIZ
Atera baino lehenago Astraren aurrean, txirrindukariek argazki bat atera dute Val Susan AHTren aurka preso daudenekin ellkartasuna adierazteko. Gernikako Azoka eguna denez, informazio banatu da saltzaile eta erosleen artean. Gero Bizi Martxak Sukarrietako bidea hartu du. Herri honetan, "Urdaibai, zain dezagun" Plataformako kideekin topaketa bat egin da Guggemhein eta beste proiektu urbanistiko espekulatiboen arriskuaz hitz egiteko. Ondoren, Txirrindula Martxa Bermeora heldu da. Bertan, Lamerako Kioskoan,  AHTren aurkako tropelaK oso ongi-etorri atsegina eta hamaiketakoa ezinhobea izan du, musika, dantza eta guzti.Handik aurrera, txirrindulariak Bakiora ailegatu dira.Han, bazkaldu ondoren, Bakioko zinegotzi batekin eta  Ahoztar Zelaietarekin, hirigintza espekulatzailearen aurkako hitzaldi informatiboa eduki dute.Azken hau, "Jóvenes burukides vizcainos" liburuaren egilea da. Berriro txirrindularen gainean igo eta zaparrada handiarenpean Lemoizko zentral nuklearrera heldu dira. Bertan, Torre Altonaga "Medius"-en testigantza jaso dute. Segindan, Plentziara jo dute bertako gaztetxean afaltzeko. Afal ostean, “Lemoiz: borroka antinuklearraren mugarri” izenburuko mahaingurua burutu da, Carlos Alonso (Komite Antinuklearrak), Torre Altonaga “Medius”, Juantxo Estebarantz eta Talaia Elkarteak (Lemoizko bizilagunak) parte hartu dutelarik.

2014-07-27

AHTren inposaketaren aurrean borrokan tinko!



3. kronika: Uztailak 27, Igandea: DIMA-GALDAKAO-LARRABETZU-GERNIKA
Gaur goizean Diman lo egin ondoren,AHTren aurkako Txirrindula Martxak Usansolo aldera jo du. Bertan, auzokideek ongi etorri beroa eskaini diete txirrindulariei. Beraiekin batera, oinez, Usansoloko kaleetan barrena AHTren aurkako aldarrikapena ozenki plazaratu da. Ondoren, AHTren aurkako tropela Galdakaoko  Bekea auzora abiatu da. Bertako auzokideek prestaturiko hamaiketako goxoa dastatu ondoren, AHTren lanak ikustera joan dira. Urte terdiz lanak geldituta izan ondoren, orain berriro hasi dituzte. Bekea auzoan izandako AHTren aurkako borrokaren informazioa erakusketa baten bidez ikusteko aukera izan dute. Segidan, txirrindula martxa Galdakaora joan da eta bertakoek harrera beroa egin diete plazan. Segidan, Larrabetzura joan dira eta Goiko-Elexea auzoan marmitako goxoa dastatu dute. Gaur arratsaldean, Morga portua gainditu ondoren, Muxikako "Auzokoa" baserrira bisita egingo dute. Bertan, nekazaritza ekologikoren produktuak dastatzeko aukera izango dute. Gernika, eguneko helmuga izango da. Astran, afaldu ondoren, kontzertu bat egongo da Ganbaratik bakarlariaren eskutik.

>>GALERIA DE FOTOS<<

Munduko bidegorri garestienenan AHTa salatzen

2 kronika. Uztailak 26 Larunbata: ATXONDO – ZORNOTZA – DIMA
Gutxi baino gustora lo egin eta gero goizean goiz AHTren aurkako txirindulariek Apatatik Zornotzarantz abiatu dira. Bidetik Matiena, Durango eta Iurreta zeharkatu ondoren, AHTko kilometro inguruko zubi bide batetik San Antonio auzoan sartu eta Montorra Baselizeraino heldu dira , obrak bertatik bertara ezagutzeko eta guztiz suntsitzailea den azpiegitura tarte hau bidegorri bihurtuz. Zornotzara heldu, hamaiketako bat erdialdean hartu, eta segidan Boroara Joan dira “Zornotza Bizirik” taldeko partaide batzuen eskutik bertako Zentral Termikoaren borrokaren berri jasotzeko. Hortik Leginetxe auzora Joan dira. Bertan duela 4 urte baserriko jabea kaleratua izan zen obrak direla eta, eta ondoren okupatu zuten AHTren aurkako erresistentzia gune bihurtzeko baserria suntsitu arte. Geroxeago Astepe biaduktora sartu dira, eta biaduktoaren erdian pankarta erraldoi bat zabaldu dute,” AHT TAV STOP” leloduna. Segidan Lemoako Lemorieta auzokideek ongi etorri beroa eskeini diete, eta udaletxean aurkeztutako AHT eta beste azpiegitura txikitzaileak salatzeko mozioa irakurri diete. Ondoren Lemoako Gaztetxen bapo bazkaldu dute.

GALERIA de fotos

AHTren aurkako bigarren bizikleta martxa desobeditzailea abian da

AHTren AURKAKO II BIZIKLETA MARTXA DESOBEDITZAILEA
1 kronika.
Uztailak 25 Ostirala: DURANGO - ELORRIO - ATXONDO

Durangoko Andra Mari plazatik abiatuta AHTren aurkako II Txirrindula Martxa Desobeditzailea hasi zen. 50 inguru lagunek hasiera eman zioten ekimen honi. Gaztelu auzoan Durango-Beasain  autobiaren lanek sortutako txikizioa zuzenean ikusteko aukera izan zuten. Bertan kalteturiko auzokide batekin solasaldi bat izan zuten. Geroxeago Abadiñoko Gaztetxekoek prestatutako bazkaria ezinhobea dastatu zuten. Hortik Elorriora abiatu ziren, eta herria zeharkatu eta gero AHTk kalteturiko  baserritar batekin elkartu ziren eta bertan azaldu zien nola aldatzen ari den beraien bizimodua. Segidan, Atxondoko Apatamonasterio auzoan ongi etorri beroa eskeini zieten txirrindulariei, eta hauek, haien AHTren aurkako borroka eskertzeko, oroitarri bat jarri zuten bertako lorategi batean. Dutxatu eta gero Apatako gaztetxera afaltzera joan ziren, eta afaldu eta gero David Cobos, Atxondoko alkate ohiak, Mila Elortza, AHT Gelditu Elkarlaneko kidea eta Luis Iriarte, AHT Gelditu Nafarroako partaidea oso interesgarria izan zen mahai inguru batean parte hartu zuten. Goizaldeko ordubiak arte luzatu zen solasaldia.

GALERIA de fotos

2014-06-29

Viaducto TAV Zarátamo: Barcina, Urkullu y Juan Carlos I inauguran el monumento al despilfarro

VER VÍDEO DE LA PROTESTA
VER IMÁGENES DE LA PROTESTA
El pasado 29 de Junio opositores al TAV de la zona de Hego Uribe (Bizkaia) realizaron una protesta desobediente para denunciar el despilfarro económico y el absurdo del viaducto del TAV sobre el río Nervión. Este viaducto está situado en la zona de Zarátamo-Basauri, Bizkaia, y ha sido construido por ADIF y el Ministerio de Fomento. Tal y como se ha hecho público estos días dicho viaducto no entrará en funcionamiento y ha sido ejecutado en su totalidad a sabiendas de su falta de uso. La protesta ha consistido en entrar en dicho tramo del TAV y realizar una inauguración popular del absurdo viaducto. En la inauguración han tomado parte promotores del TAV como el el anterior lehendakari Patxi López, el actual lehendakari Urkullu, la presidenta Yolanda Barcina y Juan Carlos I, además de otras autoridades civiles y militares. 

2014-06-23

Uzt. 25 - Abuzt. 2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea

Egitaraua - Oharrak / Programa - Avisos
Uztailaren 25etik abuztuaren 2ra, AHTren aurkako II. Bizikleta martxa desobeditzailea egingo da Mugitu! mugimenduak deituta, aurtengoan Bizkaiako hainbat herri eta eskualdetan barrena ibiliko delarik “Herririk herri, txikiziozaren aurka mugi!” lelopean. 

Herriz herri pedaleatuz, txirrindula martxa honek AHTren aurkako aldarria zabaldu eta gure lurraldearen, herrien eta auzoen hondamenaren aurka erresistitzen duten bizilagunekin eta taldeekin elkartuko da, zuzenki kaltetua den jendearengandik hasi eta lurraren defentsan nahiz berreskurapenaren alde borrokan ari diren taldeekin bateginez. Helburu hori aurrean, Durangaldean hasiko da bizikleta martxa eta 8 egunetako itzulian Arratia, Txorierri, Urdaibai, Uribe Kosta, Ezkerraldea, Enkarterriak eta Hego-Uribera gerturatu ondoren, Bilbon amaituko da.
HARREMANETARAKO / CONTACTO: TLFNOA: 654480589 mugituaht@gmail.com 

2014-06-16

Mugitu inaugura en la marcha de bicis la Vía Verde del TAV Cadreita-Villafranca

Ayer domingo, en Castejón, acabó la marcha de bicis desobediente organizada para denunciar el proyecto del TAV Castejón-Campanas y pedir su paralización. Como hecho más reseñable de todo un variado programa de actividades remarcar que ayer se inauguró de una manera irónica y desobediente, el subtramo del TAV Cadreita-Villafranca de 8 km de longitud que a día de hoy se encuentra terminado y sin ser entregado de forma oficial.
Fotos de Ekinklik de la inauguración del tramo de Vía Verde Cadreita-Villafranca

Alrededor de 75 vecin@s de Tafalla, Faltzes, Marcilla, Peralta, Castejón, Iruñerria, etc. han entrado en dicho tramo y han realizado un corte de cinta para inaugurar de una manera simbólica dicho subtramo del TAV Cadreita - Villafranca, y lo han recorrido con las bicis en su totalidad. Dicho tramo representa a la perfección el absurdo de esta infraestructura ruinosa sin conexión ni por el norte ni por el sur. De una manera simbólica le hemos llamado vía verde y hemos denunciado que ante la inutilidad de esta obra, toda una auténtica vía muerta, el TAV bien pudiera convertirse en el carril bici más largo de nuestra comunidad. Más abajo os relatamos de una forma más detallada la crónica del sábado y del domingo. Os dejamos con el vídeo de la inauguración gentileza de Eguzki Bideoak. Gracias a todos y todas por vuestro apoyo. Gracias por los videos y las fotos a Eguzki Bideoak y Ekinklik !! VER VÍDEO DE LA MARCHA

BideBerdea from Eguzki Bideoak on Vimeo.

2014-05-25

14 y 15 de Junio: Marcha de bicis desobediente (Tafalla-Castejón) PAREMOS EL TAV A GOLPE DE PEDAL

VIDEO: LOS GOONIES PEDALEAN CONTRA EL TAV

Mugitu! Mugimendua, movimiento de desobediencia al Tren de Alta Velocidad (TAV) junto con vecinas y vecinos opositores de Tafalla, Falces, Marcilla y Castejón llama a participar en la marcha bicicletera desobediente que tendrá lugar los próximos 14 y 15 de Junio desde Tafalla a Castejón. (Más abajo os damos todos los detalles). Entre estas dos localidades se extiende un subtramo actualmente en obras y otros dos cuyo expediente de expropiación de terrenos se está efectuando ahora.
INSCRIPCIONES: tenéis que decirnos el nº de participantes con antelación. Fecha tope: Jueves 12 de junio a la noche.También nos debéis indicar el nº de personas que váis a coger el tren para ir desde Iruñea a Tafalla, asi como para volver, desde Castejón a Iruñea y el resto de detalles. Apuntáos llamando al teléfono 654 480 589 ó mandándonos un correo a mugitu2@gmail.com. Asi mismo el grupo musical de Barañain, AFU, ha compuesto para la oposición al TAV una canción sobre el Tren de Alta Velocidad que os servimos como aperitivo de la marcha de bicis. Eskerrik asko AFU!!
 Pincha aquí para descargar la canción


2014-05-17

San Maletín: todo por la pasta, todo por el TAV

Argazki Galeria
Galería de Ekinklik Argazkiak
Ayer sábado 17 de mayo conmemoramos a San Maletín, la recreación visual de la corrupción existente en el TAV. A iniciativa de Mugitu en Billabona, Anoeta, Tolosa, Bilbo, Iruñerria...etc, en calles, sedes de partidos políticos y otros lugares han aparecido decenas de maletines rebosando dinero. Una imagen muy clara del gran negocio que es el TAV. Desde Mugitu Mugimendua, movimiento de desobediencia civil contra el TAV, queremos denunciar alto y claro que el Tren de Alta Velocidad es un proyecto turbio desarrollado bajo la sombra de la corrupción. 
Además de suponer un auténtico despilfarro de miles de millones de euros de dinero público y de destrozar el territorio, el TAV se está consolidando como un proyecto ruinoso, una pesada losa que ya está hipotecando nuestros bolsillos en un contexto de fuertes recortes sociales en sanidad, educación y prestaciones sociales. 

 

2014-04-25

Operación Salida al TAV: Mugitu decora varios paneles publicitarios

Hace unas semanas, en visperas de las vacaciones de Semana Santa, miembros de Mugitu aprovecharon dichas fechas festivas para decorar 5 grandes vallas publicitarias con mensajes de oposición al TAV en carreteras de Tafallaldea y Ribera.
- Ver galería de fotos de Ekinklik Argazkiak
VER VÍDEO
Desde Mugitu Mugimendua (movimiento de desobediencia civil contra el TAV) denunciamos una vez más el absurdo del TAV, y exigimos al gobierno navarro la paralización de las obras en marcha en la zona de la Ribera. Mediante la colocación de los paneles informativos se quiere destapar la falsedad del mensaje de que el TAV acarrea bienestar social, progreso y riqueza económica. De hecho este proyecto ya se está convirtiendo en una pesada losa por ser sinónimo de deuda, déficit y despilfarro de gran cantidad de recursos públicos. Para acabar llamamos a participar en la marcha en bici desobediente contra el TAV que se celebrará los días 14 y 15 de Junio desde Tafalla a Castejón.



2014-03-31

Con las lluvias salen los caracoles anti TAV

Este fin de semana, tras las lluvias, y a iniciativa de Mugitu Mugimendua (movimiento de desobediencia civil contra el TAV) han salido a la calle decenas de variopintos caracoles denunciando el proyecto del TAV. En este caso, su lento caminar quiere simbolizar el rechazo popular al TAV. En distintas localidades como Iruñea (Ver galería de fotos de Ekinklik Argazkiak), Altsasu, Etxarri, Donostia, Tolosa, Billabona, Arratia, Hego Uribe, Amara... los caracoles anti TAV han aparecido en multitud de esquinas y distintas paredes.  Ver galería de Fotos

Os dejamos con un texto explicativo de la iniciativa (más abajo en castellano)

NORA GOAZ HORREN AZKAR?
Abiadura handiko eta presazko gizartean bizi gara: zenbat eta azkarrago eta zenbat eta urrunago, hainbat eta hobe. Abiadura berebiziko balio ezinbesteko bihurtu da, askatasun ikur izaterainokoa. “Denbora irabazteko”, gero eta azkarrago joaten gara baina aitzitik, geure bizitzaren gero eta denbora gehiago ematen dugu joan-etorri luzeetan. AHT adibiderik garbiena dugu. Lekualdatzeen azelerazioak ez digu bizitza denbora gehiago ematen, ekoiztu eta kontsumitzeko denbora gehiago baizik.